XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Glif!.

- GLIF?gaineratu du Aitak estonatuta.

Eta zer da glif?.

- Bi PUNTU eta MARRA, Aita! - erantzun diote bapatean lau seme Nabiganteek.

- Eta ozeanoa?galdetu die Aitak jakinminez.

- Non dago Ozeanoa?.

- Itxoegin ezazu pixka bat! - moztu dio Ernestok.

Estropaju distiratsua bat hartu eta urez hustu berria dagoen BAINERAKO URZULOA taponatu du.

Segidan, grifo beroari eragin eta bainera urez betetzen laga du.

Top Kapitainak, eskuetan daraman mapa zimurtua zabaldu eta Nabigante berriari bete-betean adierazi dio: Hona joango gaituk, NABIGANTE! bide batez, esploratu behar duten Irlaren koordenada zehatza seinalatu diolarik.

- Barka, nire Kapitaina! moztu dio Txoriburuk, Kapitaina eta Nabigante berriaren artean sudurra sartuz.

- Baina ze izen ipiniko diozu Nabigante berriari?.